Mostrando entradas con la etiqueta natura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta natura. Mostrar todas las entradas

jueves, 15 de febrero de 2018

3.gaia

Haizeak eta Ainarak Power point hau prestatu dute Naturako gaia ikasteko.




miércoles, 8 de noviembre de 2017

Animalia ornogabeak

Erderaz baina ondo azalduta. Klasean animalia ornogabeak ikusi ditugu eta hemen birpasatzeko bideo bat uzten dizuet.
Nabaritu duzue desberdintasunen bat ikasitakoarekin?

lunes, 30 de octubre de 2017

Eskerrik asko Pequeños jardineros

Landareen ugalketa ikasten ari gara eta orregatik "Los pequeños jardineros" klasera etorri ziren ugalketa azaltzera. Coleo super handia ekarri zuten. Aldaxka (esqueje) batekin ugalketa azaldu zuten. Landare baten aldaxka hartzen dute, hau da, adar bat eta mozten dute. Edalontzi batean ipintzen duzu eta aste batean sustraiak ateratzen dira. 
Super ondo azaldu zuten! eskerrik asko!






miércoles, 18 de octubre de 2017

Landareen ugalketa

Nahiz eta erderaz egon, bideo honetan nahiko ondo azaltzen da landareen ugalketa. Gogoratu hitz batzuk gaztelaniaz desberdinak esaten direla, adibidez "germinar", guk ernamuintzea esaten dugula.

lunes, 9 de octubre de 2017

Landareen nutrizioa

Naturaren zientzietan landareen nutrizioa ikusi dugu. Hemen uzten dizuet bideo bat birpasatzeko. Lehenengo zatia oso ondo dago, bigarrena zailagoa da baina ikus dezakezue ere, gauza gehiago ikasteko.

    


Eta orain jolas dezagun:




martes, 19 de septiembre de 2017

Lurraren bost erreinuak

Izaki bizidunen erreinuak gorputzarekin

Naturaren zientzietan izaki bizidunek, izaki bizigabeek ez bezala, bizi funtzioak betetzen dituztela ikusi dugu. 

Izaki bizidunak bost erreinutan sailkatzen dira: animalien erreinua, landareen erreinua, onddoen erreinua, algen erreinua eta bakterioen erreinua.

Gorputzarekin, bizidunen erreinuak egin ditugu. Hementxe dauzkazue argazkiak. Ea asmatzen duzuen zeintzuk diren...
 

 

 

viernes, 9 de junio de 2017

Naturaren eguna

Naturaren eguna ospatzeko klaseko guztiok kamiseta berdearekin etorri gara. Eta guzti- guztiok, inori ez zaio ahaztu. Zein klase motibatuta daukadana!

Ainhoa



martes, 9 de mayo de 2017

Energiak



Klasean energia motak lantzen ari gara. 

Zuek interes handia erakutsi duzue gai honetan. Ea joku honekin gauza intesagarriak ikasten dituzuen!

(Agian pizka bat zaila izango da)

martes, 28 de marzo de 2017

Aldaketa fisiko azaltzeko esperimentua

Ainhoak naturako klasean esperimentu bat etxean egiteko eskatu zigun. Esperimentua zen arrautz bat, bi egunetan edalontzi batean ozpinarekin sartzea. Bi egunak pasatu eta gero, arrautza plater baten gainean botatzen duzu eta ezin da apurtu. Apurtzen bada, ez duzu esperimentua ondo egin. Egin dugu ikasteko arrautz horretan aldaketa kimiko bat gertatu dela. Guk laurok (Carla, Nora, Ibai eta Iñigo) egin genuen, baina guztioi apurtu zitzaigun, baina oso kuriosoa izan zen. Oso pozik geratu ginen erakutsi genuenean klasean, eta batzuk ere patioan jolasten.

Carla, Ibai, Iñigo eta Nora







miércoles, 22 de marzo de 2017

Gurasoen bisita Klima- aldaketa azaltzeko

Ostiral batean, Mikel Aretxalderen gurasoak, Aitor eta Carmen, klasera etorri ziren klima- aldaketa azaltzera.

Lehenengo, power point batekin azaldu zuten zer den.

Gero, Iberdrolako orrialde batekin erakutsi ziguten zenbat CO2 extra jartzen dugu atmosferan kotxez, hegazkinez edo oinez ibiltzen garenean.

Beranduago, klima- aldaketari buruzko bideo bat ikusi genuen.

Azkenengoz, panel bat egin genuen pegatina batzuekin. Bi aukera zeuden: laguntzen dutenak edo laguntzen ez dutenak.

Ere esperimentu bat egin genuen CO2-rekin. Egiteko bikarbonato eta ozpina nahastu behar zituen, eta holan nabaritzen genuen gasa ikustezina dela.

Bukatzeko, Mikelek txapa bat eman zigun eta Ainhoari poltsa bat. 

Oso interesgarria izan zen.

Laida, Mikel eta Alba

lunes, 6 de febrero de 2017

Naturako esperimentua

Klaseko bost pertsonak esperimentu bat egin dugu naturarako. Mantenugaiak ikasten ari gara, eta bi elikagai paperaren gainean jarri behar dira. Bost segundu utzi eta altxatu. Begiratu behar dugu, eta zikin badago esan nahi du gantz asko daukala elikagaiak. Zikintzen ez bada esan nahi du ez daukala gantzik. Nahi baduzu etxean probatu, oso dibertigarria da eta asko ikasten da.

Mikel: Lehenik, olioarekin egin nuen eta gantz asko zuen. Geroxeago, pastel batekin eta ere gantza zuen. Jarraian, pipa batzuekin eta ez zuten gantzik. Azkenik, ogi zati batekin eta ere ez zuen gantzik.

Carla: Nik mandarina batekin eta tomate batekin egin nuen eta mandarinak zikindu zuen ura zuelako, baina ez gantzik. Ura eta gantza koloreagatik desberdintzen dira.

Nora: Lehenik, olioa eta ogiarekin saiatu nintzen. Olioak gantz asko zeukan eta ogia ezer. Gero, gazta eta sagar batekin saiatu nintzen, gaztak gantz asko zeukan eta sagarra ez.

Naia: Lehenik, okelarekin egin nuen eta ez zuen gantzik. Gero, sagarra batekin eta ogi zati batekin eta ere ez zuten. Amaitzeko, olioarekin egin nuen eta gantz asko zeukan.

Ibai: Lehenik, probatu nuen olioarekin, gero frutarekin eta gero gaztarekin. Olioak gantz asko zuen, fruta ez eta gazta ere ez. Baina gaztak ez zuen hotz zegoelako, baina normalean gantz asko du.







miércoles, 25 de enero de 2017

Ura geure altxorra da

Kaixo:

Ostiralean Fernando eta Asier (Naia eta Daniren aitak) nola garbitzen duten ura azaltzera etorri ziren.

Eta holan egiten da:

- Lehenik industrietara joaten da.
- Ondoren ur zikina makina handi batekin garbitzen dute.
- Jarraian geratzen den ia guztia urperatzen da.
- Gero "rejilla" batekin garbi uzten dute.
- Azkenik ibaietara bueltatzen dute ura.


Eta azalpen batzuk eman zizkiguten, adibidez, toallitak komunetik ez botatzea.

Joan baino lehen oparitxo bat eman ziguten. poltsa, pegatina, bolia eta koadernotxo bat.

(Nora, Naia, Daniel eta Lander)








lunes, 23 de enero de 2017

Uraren abesti molona

Naturan ikusi dugu ura edatea oso garrantzitsua dela, bai osasunerako, bai hazteko... Hobeto gogoratzeko, abesti hau ikas dezakezu, molona da, ezta?

lunes, 5 de diciembre de 2016

Animalia ornodunak lantzeko jolasa

Animalia ornodunak lantzen ari gara klasean eta zelako nahaste- borraste dugun buruan! birikak, zakatzak, hegoak, hegatsak, zangoak.... Baina joku honen bitartez ondo ikasiko dugu, ez da? Animo!

http://www.lapecera.eu/natura/ORNODUNAK/index.html



martes, 29 de noviembre de 2016

Anfibioen metamorfosia

Klasean metamorfosiari buruz hizketan egon gara. Interesgarria animalien mundua, ezta? Bideo honetan aldaketa ederki ikusten da. Nahiz eta luzea izan, pena merezi du ikusteak.

jueves, 27 de octubre de 2016

Animalia ornodunak eta ornogabeak

Zenbat animalia mota dago! 

Ornodunak: eta ornodunen artean mota batzuk daude: narrastiak, ugaztuak...

Ornogabeen artean ere mota batzuk daude: belakiak, artropodoak...

Hemen duzue bideo bat hobeto ulertzeko:





Eta birpasatzeko ariketa batzuk egin nahi izatekotan klika ezazu marrazkietan.



Ea lan polita egiten duzuen!