Mostrando entradas con la etiqueta gure lanak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gure lanak. Mostrar todas las entradas

lunes, 15 de enero de 2018

Inmigranteen arazoak

Zubian nire familia eta ni Madrilera joan ginen. Museo etnologikora joan ginen eta hor zegoen inmigranteen erakusketa bat. Hor azaltzen zuten zer pasatu behar duten Espainara joateko. Adibidez: mila euro ordaindu behar zuten txalupatxo batzuetan etortzeko, eta jende gehiegi sartzen dute eta olatuak daudenean, jendea hiltzen da edo hankak galtzen dituzte. Beste batzuk kilometro pila ibili behar dira. Gero, Zeuta eta Melillan harresia salto egin behar dute pasatzeko. Espainara heltzen direnean ez dute lanik edo janaririk bizitzeko. Pobreak dira.
EZ DA BIDEZKOA!

Zuriñe

miércoles, 20 de diciembre de 2017

Gizarte eta Mekanografiako jolasak

Hementxe uzten dizuet Mikelek aurkitutako beste jolas batzuk. Orain, Gizarte eta Mekanografiako jolasak.


martes, 24 de octubre de 2017

Klima eta eguraldia

Ainarak, klima eta eguraldia desberdintzeko power point bat egin du. Hemen daukazue. Eskerrik asko neska!

martes, 27 de junio de 2017

Koroko kontzertua

 Ekainaren 16an, Esther, Javier eta hirurok  koroko kontzertu bat egin genuen  ikastetxeko areto nagusian.

 Lehenengoz, dantza bat egin genuen, gero  Mary Poppins, Kukuelele eta Willy Wonka
abestu genuen. Mary Poppins abestian lo egiten genuen bezala egin genuen eta Javierrek kanpailatxoak jotzen zituen. 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. kurtsokoei abestu genien. Oso ondo abestu genuen.

Esther, Javier eta Bosco

lunes, 19 de junio de 2017

Albaren irudimena

Klasean ikusi genuen bideo bat non ume bat kaxa batekin gauzak asko egiten zituen. Baina egun batean umea gutunak bazeuden ikustera joan zen eta auto bat atropeilatu zuen kaxa. Amaitzeko, umea oso triste ipini zen eta bere arrebarengana joan zen oso triste.

Ainhoak esan digu horrelako bideo bat egiteko eta hemen dauzakazue nirea.

Eskerrik asko

Alba

jueves, 15 de junio de 2017

Mikel Landeetan

Ekainaren 9an, Landeetara joan nintzen. Landeetan frantsesez hitz egiten zen. Lehenengo, gure etxea bilatu genuen kanpinean. Gure etxea bungalou bat zen. Geroxeago, nire lehengusuak etorri ziren. Afaldu eta gero futbolera eta tenisera jolastu genuen.

Larunbatean, hondartzara joan ginen bizikletaz. Bidearen erdian etxe polit- polit bat zegoen. Arratsaldean, batzuk irakurri genuen eta beste batzuk lo egin zuten. Irakurri eta gero, igerilekura joan ginen.

Igandean, goizean igerilekura joan ginen berriro. Jateko, Hosegorrera joan ginen. Hor, nik pizza bat jan nuen.

Mikel


 

miércoles, 3 de mayo de 2017

Ibai rugby partiduan

FRANTZIAN PARTIDUA

Apirilaren zortzian rugby partidu bat jolastu nuen. Frantzian izan zen. Goiz altxatu ginen autobusera joateko, bidaiatu behar genuelako Zibourera.
Hamabi eta erdietan hasi ziren partiduak eta jolastu genuen Ziboure, Aviron, Leioa, Getxo eta Gasteizen kontra. Gelditu ginen jateko eta makarroiak jan genituen kargatzeko pilak. gero, jolastu genuen arratsaldera arte. Egia esaten badizuet frantziakoak oso onak ziren eta beraiek irabazi zuten, baina guk irabzi  genien Gazteizekoei. Bigarrenak geratu ginen baina parte ona izan zen domina bat eman zigutela.
Arratsaldean Baionara joan ginen rugby partidu bat ikustera. Taldeak ziren: Aviron vs Paris. Oso dibertigarria izan zen ikusi genuelako hiru paratxuri zeruan, bi Parisekoak eta bat Avironekoa eta gainera Avironeko himnoa ikasi genuen.
Eguna amaitzeko Osegorrera joan nintzen lo egitera nire lehengusinaren etxera. Eta nire historia amaitu da.
 

 

 





viernes, 7 de abril de 2017

Gimnasia erritmikoa super beste talde bat

Martxoaren 26an, La Salle ikastolan gimnasia erritmiko lehiaketa bat zegoen. Gu bigarren finaleren artean, lehenengoak geratu ginen. Ia gure familia osoa ikustera joan zen. Gure klaseko Uxue, ere joan zen eta argazkiak atera zituen.

Super ondo pasatu genuen.

Nora eta Carla

martes, 4 de abril de 2017

Gimnasia erritmiko super taldea

Basaurira joan ginen, Artunduaga polikiroldegira. Gimnasia erritmiko entrenatzailea Ayi deitzen da.

Hogeita hamalau dantza zeuden eta gu zazpigarren postuan geratu ginen. Dantzatu genuenean oso urduri geunden. 

Neska guztiek oso ondo dantza egin zuten. Eta Martak eta Uxuek beste talde batean ere konpetitu zuten.

Gonbidapenak egin genituen eta gure klaseko Nora gu laguntzera etorri zen. Oso ondo pasatu genuen.

Esther, Zuriñe, Haizea eta Ainara

miércoles, 1 de febrero de 2017

Bakea


Bake astean gaudenez, gure Mikelek power point bat egin du. Eskerrik asko mutil!

jueves, 22 de diciembre de 2016

Klaseko Belenak

Klasean plastilinazko Belen bat egin dugu. Beleno pertsonaiak hauek dira: María, José, Jesús, eta beste batzuk egin ditugu.

Beste Belena, Eleiz- museoan egindakoa da.

Klasea ere apaindu dugu, marrazkiak ipini ditugu, espumilioa ere bai. Oso polita geratu zaigu.

Marta, Haizea eta Aitor

Gabon zoriontsuak guztioi 3.Akoen partez!