Mostrando entradas con la etiqueta musika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta musika. Mostrar todas las entradas

miércoles, 14 de febrero de 2018

Bakearen astea

Bideo honetan, 4.mailakoek musika arloan ikasitako dantza erakusten dizuete. Abestia; Juanes-Paz paz paz. 


miércoles, 20 de diciembre de 2017

Elur malutak gabon kanta

Badatoz beltzak, badatoz zuriak
elkarrekin eskutik lotuta
badatoz umeak ametsez beteta
zaharren bihotzetan oroitzapenak

Elur malutak zerutik
izar bat dir-dir zeruan,
Belenen munduko argia
jaio da Gabon Gauean (bis)

Badatoz gaixoak, badatoz txiroak
sufritzen dutenentzat bakea eskatuz
behartsu guztiak zorionez beteak
elkarri begira maiteminduak.

 Elur malutak...

Badatoz jakintsuak, jende xumea
baserritarrak bertsotan dabiltzanak
kantari datoz musikazaleak
pailazoak dantzan barrea eraginez.


lunes, 18 de diciembre de 2017

"Din dan don" Gabon kanta

Musikan kanta bat prestatu dugu "Din, dan, don" izenekoa. Lehenik eta behin, txirulekin ikasi dugu. Gero, Ainhoak musika- tresnak banatu ditu. Ainhoak musika tresnak banatu dituenean, denok gabon kanta praktikatu dugu. Praktikatu ondoren, Ainhoa grabatu digu eta erakutsi digu. Oso oso ondo geratu da, horrexegatik hemen uzten dugu bideoa.

Alba, Ainara eta Naia



martes, 3 de octubre de 2017

Filarmonikan

Pasa den astean Filarmonikara joan ginen. 4. mailakook joan ginen.

Filarmonika Patriciak erakutsi zigun. Gero eszenatokira igotzea utzi zigun. Goian txisteak kontatu zituzten.


Patriciak esan zigun musikagile bat hor bizi zela: Jesus Guridi.

Egun batean ginkana bat egiten zeudenean txanpon zaharrak, partiturak eta arkatz zahar bat aurkitu zuten. 


Filarmonikak sekretu gehiago gordetzen ditu baina oraindik ez ditugu ezagutzen.

Oso dibertigarria izan zen.

(Alazne, Ayala eta Julia)

martes, 27 de junio de 2017

Koroko kontzertua

 Ekainaren 16an, Esther, Javier eta hirurok  koroko kontzertu bat egin genuen  ikastetxeko areto nagusian.

 Lehenengoz, dantza bat egin genuen, gero  Mary Poppins, Kukuelele eta Willy Wonka
abestu genuen. Mary Poppins abestian lo egiten genuen bezala egin genuen eta Javierrek kanpailatxoak jotzen zituen. 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. kurtsokoei abestu genien. Oso ondo abestu genuen.

Esther, Javier eta Bosco

jueves, 22 de junio de 2017

Agur, agur, datorren kurtso arte

Musikan egun batean abesti bat entzun genuen. Gero buruz ikasi genuen eta praktikatu genuen. Hizkuntza desberdin asko erabiltzen genuen abestean, adibidez: hawaianoz, ingelesez, katalanez...

Abestia egin genuen kurtsoa agurtzeko eta datorren kurtso arte esateko.

Uxue, Julen, marta eta Zuriñe

lunes, 12 de junio de 2017

Kyoto txirulaz 3A

Azken hilabetean Japoniako partitura bat praktikatu dugu musika klasean. Urtarrilean hasi garela txirula ikasten kontuan hartuz, primeran egiten duzue neska- mutilok. Zorionak egindako lanagatik!

Ainhoa

miércoles, 8 de marzo de 2017

Musikan dantzan!

Musikan dantza bat egin genuen egun batean eta inauteri egunean andereñoak grabatu zigun.

Dantza binaka egiteko zen. Orain pausuak erakutsiko dizuegu: bi pausu zeuden, A eta B. 
- A pausua: hankarekin, orpo punta egiten zen.
- B pausuan bikotearekin txalokatu eta bueltak ematen genituen.
Hau dena, lau aldiz errepikatzen zen.

Grabaketa egunean inauteriak zirenez mozorratuta geunden, txanoak, kapak eta guztiz mozorratuta, eta politago geratu zen.

Marta, Esther, Naia, Pablo C eta Aitor

viernes, 27 de enero de 2017

Good morning klakez

Etxean momentu dibertigarri bat pasatu nahi duzue? Dantza egitera!!!


martes, 24 de enero de 2017

Si eta la praktikatzeko

Txirula ikasten ari gara, eta bi nota ikasi ditugu, "si" eta "la". Klasean praktikatutako partitura hemen daukazue. Anima zaitezte jotzera!!!


martes, 20 de diciembre de 2016

Gabon zoriontsuak

Ostiralean gabon- kanta bat prestatu genuen. Instrumentuekin egin dugu: pandereta, krotaloak, triangeluak, marakak eta kaxa- txinatarra. Gabon- kanta hau "Oilarra kanta- kantari" deitzen zen. 

Marco, Haizea, Julia eta Carla.

lunes, 28 de noviembre de 2016

Mambo!!!

Etxean praktikatu nahi baduzue, hemen daukazue bideoa. Animatu zaitezte!!

viernes, 18 de noviembre de 2016

"Les petites chairs" dantza

Pasa den astean musika orduan, dantza bat egin genuen.

Lehenengoz, musika entzun genuen.
Geroxeago, pausuak idatzi genituen arbelan.
Gero, bi trena egin genuen dantza hasteko. hauek dira urratsak:

  • Aurrera eta atzera joan joan behar genuen. 
  • Neskek mutilen inguruan bira bat eman behar zuten
  • Berriro aurrera eta atzera joan behar genuen
  • Ondoren, mutilek nesken inguruan bira bat eman behar genuen.
  • Gero, biek buelta handi bat eman behar genuen
Ondo egin ondoren grabatu genuen. oso ondo pasatu genuen.

Mikel, Carla eta Marta

martes, 11 de octubre de 2016

Egun on abestia



Abestera!!!

Abesti hau musikan egin dugu, "Egun on" izenekoa. Oso dibertigarria izan da. Dantzatu eta abestu genuen asko. Abestia oso polita da eta hizkuntza asko dauzka. Oso ondo pasatu genuen abesten eta dantza egiten. Eskerrik asko ikusteagatik.

Nora, Iñigo eta Julen D