Mostrando entradas con la etiqueta elkarrekin ikasten. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta elkarrekin ikasten. Mostrar todas las entradas
martes, 29 de mayo de 2018
Irakurtzeaz gozatzen!
Jado plazara joan ginen irakurtzera, eta gurasoak lagundu ziguten. Guztiok egon ginen irakurtzen uraren soinuarekin, txorien kantuekin eta isiltasunean. Oso interesgarria izan zen, kaleko jendea begiratzen gintuzten eta baten batek oso ondo zegoela esan ziguten, ekintza polita izan zela.
miércoles, 7 de marzo de 2018
Berreginen Museora irteera
Berreginen museora joan gara gaur. Eskultura asko ikusi ditugu, ia eskultura guztiak biluzik zeuden. Benetakoak ziruditen. Arropa oso polita zen. Bi animalia agertzen ziren, oreina eta ahate bat. Eskultura oso politak ziren. Planetari buruzko gauzak ikasi ditugu, eta pegatinak itsatsi ditugu. Merkurio, Gea, Lurra, Jupiter, Apolo, Eguzkia, Venus, Artizarra, Artemisa eta ilargiari buruzko gauzak ikusi ditugu.
Pablo A.eta Ibai
jueves, 21 de diciembre de 2017
Gabonetako kanpaina
Gabonetan kanpaina bat egiten dugu. Aurtengo dirua Senegaleko barnetegi batzuetara joango dira. Ere bai, janaria eramango dute Bilboko jantoki batera. Klaseko guztiok dirua ekarri dugu eta janaria batzuek ere bai.
Gero, ostiral guztietan pelikula bat dago areto nagusian. Bi euro eta erdi ermana ahal dugu edo bestela bi kilo janari. Eta nagusi batzuek, ginkana bat prestatu dute Senegali buruz eta oso dibertigarria izan da.
Alba, Haizea eta Carla
Etiquetas:
elkarrekin ikasten,
erlijio,
tutoretza
martes, 24 de octubre de 2017
Eskerrik asko Mario margolaria!!!
Gero, beste gela batera joan ginen. Hor lau margolan zeuden eta izenak ziren: "Ane sueña", "Marina sueña", "Jone sueña" eta azkena "Beatriz sueña", eta Harry Potter irakaslea Snape iruditzen zen.
Geroago, beste gela batera joan ginen. Lehenengo margolanan bi mutil zeuden, Jon eta Ander, bigarrenean Asier eta Beñat eta hirugarrenean, Martin eta Iñigo deitzen zen.
Azkenik, beste gela batera joan ginen eta hor ere lau margolan ikusi genituen: "Rag", "San Mamés", "San Mamés 2" eta "Abaindoibarra".
Amaitzeko eskolara bueltatu ginen. Asko gustatu zitzaigun eta gure ustez, Mario artista itzela da. Koadroek ematen zuten argazkiak zirelako.
Uxue, Naia eta Ibai

jueves, 29 de junio de 2017
Santanderrerako txangoa
Langile baino langileagoak izan zaretela ospatzeko, azken astean Santanderrera eguna pasatzera joan ginen.
Egun polit- polita izan zen, eta noski baietz, dibertigarria, eta une bereziak pasatu genituen, gogoratzen duzue bainatzeko momentua? Egoera guzti hauek gogoratzeko hemen daukazue bideoa.
miércoles, 28 de junio de 2017
Merkatuaren proiektua
Lehenengoz, Ensantxeko merkatura joan ginen ikustera eta fitxa bat egitera. Gero, Artistikan Food pyramid egin genuen plastilinaz. Ondoren, gure dendaren izena eta logoa asmatu genuen. Segituan, janarien ontziak eta janari forma duten jolasak akarri geniten. Bostgarren gauza izan zen erakuslehioak egitea. Hurrengo egunean, merkatua egin genuen eta beste klaseko ikasleak etorri ziren erostera. Azkenik, soberan zeuden ontziekin errobotak, gazteluak eta mansioak egin genituen.
Primeran ibili ginen!
Laida eta Julia
miércoles, 21 de junio de 2017
Liburuak liburutegitik kanpo
Pasa den astean Espek liburu batzuk ekarri zituen frontoira. Gero bi ipuin kontatu zigun, liburu bat "Por cuatro esquinitas de nada" zen eta bestea "Soy un punto" deitzen zen. Ondoren, Espek utzi zigun guri gustatzen zaigun liburu bat irakurtzea. Azkenik, eskerrik asko esan genion Esperi eta klasera igo ginen.
Maider, Ainara, carmen eta Naia
miércoles, 22 de marzo de 2017
Gurasoen bisita Klima- aldaketa azaltzeko
Ostiral batean, Mikel Aretxalderen gurasoak, Aitor eta Carmen, klasera etorri ziren klima- aldaketa azaltzera.
Lehenengo, power point batekin azaldu zuten zer den.
Gero, Iberdrolako orrialde batekin erakutsi ziguten zenbat CO2 extra jartzen dugu atmosferan kotxez, hegazkinez edo oinez ibiltzen garenean.
Beranduago, klima- aldaketari buruzko bideo bat ikusi genuen.
Azkenengoz, panel bat egin genuen pegatina batzuekin. Bi aukera zeuden: laguntzen dutenak edo laguntzen ez dutenak.
Ere esperimentu bat egin genuen CO2-rekin. Egiteko bikarbonato eta ozpina nahastu behar zituen, eta holan nabaritzen genuen gasa ikustezina dela.
Bukatzeko, Mikelek txapa bat eman zigun eta Ainhoari poltsa bat.
Oso interesgarria izan zen.
Laida, Mikel eta Alba
jueves, 9 de febrero de 2017
Globada
Bake astea ospatzen dugu Gandhi hil zen egunean. Aste honetan gauza politak eta dibertigarriak egiten ditugu.
Urtean behin ikastetxean globada ospatzen dugu. Globada hasten da Eskolapios ikastetxean. Gran Viatik joaten gara eta Arriaga antzokira ailegatzen gara. Antzokian bakearen astearen diskurtso bat esaten dute eta guztiok batera puxikak askatzen ditugu eta pankartak ere. Zerura joaten dira bakea nahi dugula ospatzeko.
Carla, Esther, Javier eta Pablo C
miércoles, 4 de enero de 2017
Ongi etorri!
Kaixo lagunok!
Ongi etorri gure blog berriari.
Kurtsoa hasi da eta martxan gaude. Hemendik aurrera gure lanak, abestiak, jarduerak... eta denetariko gauzak zintzilikatuko ditugu hemen guztiok ikus dezagun.

Parte hartu nahi duzue?
Anima zaitezte, goazen!!!
Ongi etorri gure blog berriari.
Kurtsoa hasi da eta martxan gaude. Hemendik aurrera gure lanak, abestiak, jarduerak... eta denetariko gauzak zintzilikatuko ditugu hemen guztiok ikus dezagun.

Parte hartu nahi duzue?
Anima zaitezte, goazen!!!
jueves, 22 de diciembre de 2016
Artista itzelak gara
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





