martes, 7 de febrero de 2017

Paisaiak ikasten

Gizarteko klasean maketa batzuk egin ditugu. Maketak paisako motak eta haien atalak ikasteko egin ditugu. Hiru motatako paisaiak egin ditugu: mendialdeko, lautadako eta kostaldeko.

Paisaietan atal desberdinak agertu dira: muinoak, goi- ordokiak, hondartzak, mendiak, mendilerroa, ibaiak, haranak, golkoak...

Eta gizatiartu elemntuak ere badaude: kotxeak, etxeak, errepideak, zubiak, eliza, udaletxea, bankua, paseoa, itsasontzia, itsasargia, eguzkitakoa...

Maketak egiteko hiru saio izan ditugu. Lehenengoan eta bigarrenean maketak egin ditugu material hauek erabiltzen: plastilina, paper desberdinak, kartoia, arrautz kaxak, hariak, pospolo kaxak... Hirugarren egunean playmobil jarri ditugu eta talde bakoitzak bere maketa azaldu die besteei. Ainhoak argazkiak atera ditu.

Julia, Zuriñe, Ainara, Julen D eta Laida

1 comentario: