viernes, 29 de junio de 2018

Txalapartari bihurtu ginen!

Gogoratzen duzue Euskal proiektuan txalaparta joleak izan ginela? 

Hemen duzue txalaparta eguneko bideo polit bat.



jueves, 28 de junio de 2018

Abestiak

Kaixo!!!

Eskuinaldean zuek abesteko kanta gehiago zintzilikatu ditut. Edo bestela, datorren kurtsoan zuek eukitzeko eta bi urte polit hauek gogoratzeko 馃槒.

Afinatu ahotsak!!!

Artziniega

Eta kurtsoaren amaiera heldu zen, eta horrekin batera laugarren mailako azken txangora. Egun zoragarria izan zen guztiontzat, bai eguraldiagatik, bai leku politagatik, bai hain ondo pasatzeagatik... 

Hemen daukazue Artziniegako txangoaren argazki batzuk.

Hartu indarrak datorren kurtsorako neska- mutilak!!! Eta oporrak disfrutatu. Zoriontsuak izan!

Oso gustora ibili gara zuekin
Ainhoa, Ana eta Roberto

 

viernes, 22 de junio de 2018

Barrika solidarioak

Ekainaren 19an barrika solidarioak ikustera joan ginen. 

Lehenengo Ibairen aitak eraman gintuen barrikak ikustera. Bilbon 30 barrika daude. Guk 10 ikusi genituen. Barrikak eskuz eginda daude eta ez dute pegamenturik. Esan zigun pertsona batzuek egin zituztela eta diversidad funcional daukatela eta oso ausartak direla. 

Pertsona batek gurpil- aulki batean margoztu zuen eta esan zion Ibairen aitari beheko partea margozteko lurrean jartzeko. Barrika batekin Ibairen aitak istoria bat kontatu zigun. Hor agertzen zen Nerbioi ibaia antzinean oso zikin zegoela eta beltzez zegoen margotuta. Eta behean zegoen garbi orain dagoen bezala. Gure gustokoena bat zuria zen eta gainean koloretako orban batzuk zituen. Ere bai, bat maitasunari buruz ikusi genuen. 

Barrika solidarioak deitzen dira, irabazten duten dirua behar dutenentzat ematen dutelako. Elkartea, "FormArte" deitzen da. Ibilbidea ez da oso luzea, ordu bat gutxigorabehera. 

Ainara, Uxue eta Mikel

Bilboko udaletxea

1883an Erregea- agindu baten bidez, Bilboko Udalak udaletxe berria eraikitzeko baimena eskuratu zuen. 

Gu astelehenean udaletxe ikustera joan ginen eta gauza asko ikusi genituen: alkateen koadroak, bonbak, kuartzoa... Eta leku asko ere bai: Alkatzeko korridorea, Plenoaren aretoa eta Arabiar aretoa.

Gidariak gauza asko irakatsi zizkigun. Gero, balkoi batera igo ginen eta gauza asko ikusi genituen hortik. Margolaren lekua Alkateen Aretoa deitzen da eta alkateen erretratuak daude. Eskailerak marmolez eginda daude. 

Telmo, Naia eta Julia.

jueves, 14 de junio de 2018

martes, 29 de mayo de 2018

Irakurtzeaz gozatzen!

Jado plazara joan ginen irakurtzera, eta gurasoak lagundu ziguten. Guztiok egon ginen irakurtzen uraren soinuarekin, txorien kantuekin eta isiltasunean. Oso interesgarria izan zen, kaleko jendea begiratzen gintuzten eta baten batek oso ondo zegoela esan ziguten, ekintza polita izan zela.