lunes, 6 de febrero de 2017

Naturako esperimentua

Klaseko bost pertsonak esperimentu bat egin dugu naturarako. Mantenugaiak ikasten ari gara, eta bi elikagai paperaren gainean jarri behar dira. Bost segundu utzi eta altxatu. Begiratu behar dugu, eta zikin badago esan nahi du gantz asko daukala elikagaiak. Zikintzen ez bada esan nahi du ez daukala gantzik. Nahi baduzu etxean probatu, oso dibertigarria da eta asko ikasten da.

Mikel: Lehenik, olioarekin egin nuen eta gantz asko zuen. Geroxeago, pastel batekin eta ere gantza zuen. Jarraian, pipa batzuekin eta ez zuten gantzik. Azkenik, ogi zati batekin eta ere ez zuen gantzik.

Carla: Nik mandarina batekin eta tomate batekin egin nuen eta mandarinak zikindu zuen ura zuelako, baina ez gantzik. Ura eta gantza koloreagatik desberdintzen dira.

Nora: Lehenik, olioa eta ogiarekin saiatu nintzen. Olioak gantz asko zeukan eta ogia ezer. Gero, gazta eta sagar batekin saiatu nintzen, gaztak gantz asko zeukan eta sagarra ez.

Naia: Lehenik, okelarekin egin nuen eta ez zuen gantzik. Gero, sagarra batekin eta ogi zati batekin eta ere ez zuten. Amaitzeko, olioarekin egin nuen eta gantz asko zeukan.

Ibai: Lehenik, probatu nuen olioarekin, gero frutarekin eta gero gaztarekin. Olioak gantz asko zuen, fruta ez eta gazta ere ez. Baina gaztak ez zuen hotz zegoelako, baina normalean gantz asko du.







No hay comentarios:

Publicar un comentario