miércoles, 3 de mayo de 2017

Ibai rugby partiduan

FRANTZIAN PARTIDUA

Apirilaren zortzian rugby partidu bat jolastu nuen. Frantzian izan zen. Goiz altxatu ginen autobusera joateko, bidaiatu behar genuelako Zibourera.
Hamabi eta erdietan hasi ziren partiduak eta jolastu genuen Ziboure, Aviron, Leioa, Getxo eta Gasteizen kontra. Gelditu ginen jateko eta makarroiak jan genituen kargatzeko pilak. gero, jolastu genuen arratsaldera arte. Egia esaten badizuet frantziakoak oso onak ziren eta beraiek irabazi zuten, baina guk irabzi  genien Gazteizekoei. Bigarrenak geratu ginen baina parte ona izan zen domina bat eman zigutela.
Arratsaldean Baionara joan ginen rugby partidu bat ikustera. Taldeak ziren: Aviron vs Paris. Oso dibertigarria izan zen ikusi genuelako hiru paratxuri zeruan, bi Parisekoak eta bat Avironekoa eta gainera Avironeko himnoa ikasi genuen.
Eguna amaitzeko Osegorrera joan nintzen lo egitera nire lehengusinaren etxera. Eta nire historia amaitu da.
 

 

 





No hay comentarios:

Publicar un comentario