viernes, 19 de mayo de 2017

Eskolapiosen urtebetetzea

Bokazio astea maiatzaren 6tik 13ra. Eta aste honetan San Josek Escolapios sortu zituen 400 urte ospatu dugu.

Ume askoren artean papelezko tarta bat egin genuen eta kandelak jarri genituen. Eta ostiral arratsaldean gauza asko egin genuen:

Lehenengoz, polideportibora joan ginen Kalasanzi zorionak abestera. Javi, Bosco eta Esther koroarekin abestu zuten.
Gero, patio luzea euki genuen. 
Amaitzeko, klasean jolasak egin genituen eta Ainhoak just dance ipini zuen. Beste batzuek plastilinarekin jolastu zuten.

Ikastetetxeko ikasle guztiei gaileta bat eman ziguten eta batzuk tarta jan genuen, oso gozo zegoen.

Kalsasanzi opari bat egin genion. Oparia zen, poster batean irakasle eta ikasle guztien argazkiak agertzen direla. Super ondo pasatu genuen.

Telmo, Naia eta Julia
 
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario