sábado, 4 de marzo de 2017

Taldeko lana egiten

Tutoritzan taldeko dinamika bat egin genuen mahai batzuekin.

Lehenengoz 20 mahai zeuden eta gu mahaien gainean egon behar ginen. Gero Ainhoa hasi zen mahaiak kentzen eta gero eta zailagoa izan zen. Azkenean, bakarrik 2 mahai zeuden.

Amaitu ondoren denon artean hitz egin genuen eta kontatu genuen nola sentitu ginen. Oso polita izan zen dinamika!

Ainara, Haizea eta Telmo

Atera diren gogoetak hauek izan ziren:
  • Hau egitean laguntasuna nabaritu da: guk lagundu dugulako eta guri lagundu digutelako
  • Guztiok laguntzean, konturatu gara guztiok inportateak garela eta ezin dugula baztertu.
  • Batzuk txarto sentitu gara bakarrik gure buruan pentsatu dugulako eta ez diegu asko lagundu besteei.
  • Nahiz eta eliminatuta egon, batzuk jarraitu dugu laguntzen.
  • Ia denok elkarri lagundu diogu.
  • Taldeko lana egiten, hobeto aterako zaizkigu gauzak.
  • Denok batera egiten badugu, bat bakarrik baino gehiago egin dezakegu.
  • Batzuk sentitu gara ondo, nahiz eta eliminatuta egon, besteek oso ondo egin dutelako

No hay comentarios:

Publicar un comentario