miércoles, 22 de marzo de 2017

Gurasoen bisita Klima- aldaketa azaltzeko

Ostiral batean, Mikel Aretxalderen gurasoak, Aitor eta Carmen, klasera etorri ziren klima- aldaketa azaltzera.

Lehenengo, power point batekin azaldu zuten zer den.

Gero, Iberdrolako orrialde batekin erakutsi ziguten zenbat CO2 extra jartzen dugu atmosferan kotxez, hegazkinez edo oinez ibiltzen garenean.

Beranduago, klima- aldaketari buruzko bideo bat ikusi genuen.

Azkenengoz, panel bat egin genuen pegatina batzuekin. Bi aukera zeuden: laguntzen dutenak edo laguntzen ez dutenak.

Ere esperimentu bat egin genuen CO2-rekin. Egiteko bikarbonato eta ozpina nahastu behar zituen, eta holan nabaritzen genuen gasa ikustezina dela.

Bukatzeko, Mikelek txapa bat eman zigun eta Ainhoari poltsa bat. 

Oso interesgarria izan zen.

Laida, Mikel eta Alba

No hay comentarios:

Publicar un comentario