sábado, 4 de febrero de 2017

Hitz berrien asmatzaileak

Egun batean "Aneren Kontakatilua" liburua irakurri eta gero, andereñoak esan zigun bi hitzekin hitz bat asmatzea. Oso dibertigarria eta arraroak izan ziren. Adibidez, elefantelore, kartze, dinografo eta beste batzuk gehiago.
Klasean koadernoan bi hitz asmatu genituen eta beste bat etxean. Gero, klasean azaldu genuen eta denok oso ondo egin genuen. Andereñoak esan zigun oso barregariak zirela.
Espero dugu gure hitzak zuen gustokoa izatea.
Carla, Laida eta Aitor

No hay comentarios:

Publicar un comentario